Logotipo Torre Iberdrola

Arkitektoa

  • Non zaude:
  • Hasiera
  • Arkitektoa
  • Ibilbidea

Ibilbidea

César Pelli Biografia

Arkitekto argentinarra, San Miguel de Tucumánen jaio zen 1926ko urriaren 12an. Arkitektura ikasi zuen Tucumángo Unibertsitate Nazionalean eta Naiz eta Argentinan hasi lanean Estatu Batuetara joan zen 1952. urtean , bertako hiritartasuna lortuz 1964. urtean.

Pelli Eero Saarinenen bulegoko bazkide izan zen eta, geroago, Gruen Associates-en egon zen. 1977. urtean bere enpresa sortu zuen, Cesar Pelli & Associates Architects, New Havenen (Connecticut), Diana Balmori eta F. W. Clarkekin batera. Urte berean Yale Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko dekano izendatzen dute, bertan 1984. urtera arte egongo zelarik. American Architect Institute (Arkitekto Institutu Estatubatuarra) erakundeko urrezko domina jaso du.

Bere lanik ospetsuena Kuala Lumpurreko (Malasia) Petronas Dorre Bizkiak dira, 2003ko erdira arte munduko eraikin garaienak izan zirenak. Pelliren eraikinen ezaugarriak lerroen dotoretasun eta soiltasuna eta kristala, harria eta metala uztartzeko moduak dira. 80 proiektu baino gehiago osatzen dute bere ustez zigilu bakarrik ez duen bere lana, berak nahiago baitu bere proiektuak tokian tokiko baldintzen eta jendearen bizimoduaren arabera egokitu eta mimetizatzea.

Arrastoa Espainian

Espainian, Torre Iberdrola erreferentzia nagusi gisa duen Abandoibarrako (Bilbo, Euskal Herria) proiektuaz gain, Madrilgo Kristalezko Dorrea eraikitzen ari da, Real Madriden Kirol-Hiri ohian eraikiko diren lau etxeorratzetako bat. Sestra gaineko 249 metroko altuera izango du, honela Espainiako bigarren eraikinik garaiena izango delarik. Halaber, Triana Dorrea eraikiko du Sevillan (Andaluzia). 178 metro eta 43 solairuko etxeorratza, eraikuntza lanak 2010ean bukatuko dira eta hiriaren ikur berria izango da.

César Pelli

© 2007 Torre Iberdrola A.I.E - Tfnoa: 94 435 4349