Logotipo Torre Iberdrola

Eraikina

  • Non zaude:
  • Hasiera
  • Eraikina
  • Proiektua
  • Kronologia

Kronologia

Proiektuaren datak:

  1. 1989 Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak gehienez zortzi dorre handi eraikitzeko aukera aipatzen du lehenengoz.
  2. 1992 Herri Lanen ministroak, José Borrell, eta euskal erakundeetako ordezkariek Bilbao Ría 2000 elkartea sortzen dute Abandoibarra eraberritzeko helburuarekin.
  3. 1994 Cesar Pelli arkitektoaren proposamenak Bilboko Udalak Abandoibarra eraberritzeko deituriko lehiaketa irabazten du.
  4. 1996 Pellik dorre handia diseinatzen du, beste bi etxeorratz txikiagoekin lagunduta. Indefinizio-aro bat hasten da.
  5. 2004 Iberdrolak Pelliren proiektua berreskuratu eta etxeorratza erosten du bere Bilboko enpresa-bulegoak solairu altuenetan kokatzeko eta besteak enpresa ezberdinei alokatzeko.
  6. 2005/07/18 Torre Iberdrola A.I.E.-k eta Bilbao Ría 2000-k lursailaren salerosketa-akordioa sinatzen dute Bilboko Udalean.
  7. 2006/07/27 Torre Iberdrola eta ondoko bi etxebizitza-eraikinak hartuko dituen 204. lursailaren salerosketarako Eskritura Publikoaren sinadura.
  8. 2007/03/20 Lehenengo harria jartzeko ekitaldia.
  9. 2007/04/01 Lanen hasiera ofiziala.
  10. 2011/01/18 Multzo guztia bukatuta egoteko aurreikusten den data.

© 2007 Torre Iberdrola A.I.E - Tfnoa: 94 435 4349