Torre Iberdrola Bilbo Hiriko Abandoibarra ingurua eraberritzeko proiektuaren ikur eta protagonista izango da. Dorreak, bere 165 m-ko altuerarekin, irudi sinbolikoa emango dio Elcano diagonalaren hiri ardatzari, itu berria sortuko du Bilboko zeruan.
Ingelesen Zelaiko parkean oinarrituko da eta beste bi etxebizitza-eraikin baxuagoak izango ditu ondoan, honela Euskadiko Plaza osatuz. Sarrera plazarantz irekitzen den beirazko espazio zabal baten bidez egingo da, bi eraikinen artean atereaz.
Bere bolumetriak prisma triangeluarreko forma izango du, zerurantz xumeki ardaztutako azal kurbatuekin, kristalezko obelisko handia iradokiz. Prisma horren erpinen proiekzioak sinbolikoki batuko dira 1.000 metroko altueran.
Fatxadak, beirazko azal bikoitzaz hornituta, irtenbide iraunkorra, eguraldi-kontrol eraginkorra eta itsasadar eta hiriaren ikuspegi zabala eskainiko dute. "Pareta bioklimatiko" hauek kristalmendu bikoitza izango dute kanpoaldean eta kristal bakun praktikagarria barrualderantz. Sortzen den aire-ganbaran edonolako muturreko eguraldi-baldintzaren eragozpenak murriztuko duten gortina egokigarriak jarriko dira. Emisibitate baxuko geruzaz estalitako kristaleen erabilerak barrukoek duten kanpoko egoeraren inguruko hautematea goratuko dute.
Elkarrengandik bereizten diren 3 zonetan egituratzen da eraikina altueran:
Ereduzko solairuen gutxieneko garaiera librea 2.70 metrokoa izango da. Solairuek 0.20 metroko zoru teknikoa izango dute, telekomunikazioen kableak eraginkortasunez bana daitezen. Aire girotuko sistemak lau solairu mekanikoetan egongo dira. Solairu horiek, energia eta tokietako airearen kalitatea kontserbatzeko diseinatu dira.
Hiru igogailu-multzo izango ditu eraikinak. Hiru igogailu-kabinako multzo batek lehenengo hiru solairuei emango die zerbitzua. Zortzi igogailu-kabinek, tarteko solairuen eskaerak bateko dituzte. Eta lau igogailu-kabina, goiko solairuetaraino igoko dira. Proposatutako sistemak goi-mailako ezaugarriak ditu, eta eraikineko biztanleriaren % 12rentzat 30 segundotik beheragoko itxarote-denborak ditu.
Sarrera ateondo handiak 10 m-ko altuera izango du bere punturik altuenean eta erabat itxita egongo da eskultura-itxurako kristalmendu batekin; honela, abegitsu izango da egunean zehar eta berotsu gauean. Barrualdeak lorategi-eremu zabala izango du. Ateondo nagusi honek itzela baina, aldi berean, xume eta dotorea izango da.
© 2007 Torre Iberdrola A.I.E - Tfnoa: 94 435 4349