Logotipo Torre Iberdrola

Eraikina

  • Non zaude:
  • Hasiera
  • Eraikina
  • Iraunkortasuna
  • Eraikin iraunkorra

Eraikin iraunkorra

Torre Iberdrola, ingurumenarekin duen konpromisoan, LEED CS 2.0 Ziurtagiri ospetsua izango duen Estatu-mailako eraikin bakanetakoa izango da (Leadership in Energy and Environmental Design / Energia-eraginkortasunean eta Iraunkortasun-diseinuan liderra). Halaber, Eraikuntzako Kode Teknikoaren irizpide eta baldintza guztiak beteko ditu.

Ingurumen iraunkortasuna

Estatu Batuetako Green Building Council (USGBC) erakundeak emana, Eraikin Iraunkorrak Sailkatzeko LEED Sistema ingurumena errespetatzen duten praktikak erabiltzen duten proiektuak aitortzen duen nazioarteko estandar boluntarioa da. Besteak beste, iraganean industria-erabilerako lursail bat errekuperatzeko helburuarekin eraikitzea edo mugimendu handiko zentroen inguruan eraikitzea aintzat hartzen da.

Zer da eraikin iraunkorra?

Eraikin iraunkor edo ekologikoa bere diseinuan, eraikuntzan, berrikuntzan, funtzionamenduen edo berrerabileran baliabideak eraginkorki eta ekologikoki erabiltzen dituen eraikina da. Eraikin baten bizitza-ziklo osoa hartzen du, arkitektura-diseinu eta lehengaien lorpenetik azken hauek ingurura hondakin gisa bueltatzen diren arte.

Zeintzuk dira helburuak?

Eraikin ekologikoak zenbait helburu betetzeko diseinatu ziren: eraikinaren biztanleen osasuna bermatzea; langileen emankortasuna handitzea; energia, ura eta baliabideen erabilera eraginkorragoa; eta ingurumenean duten eragin orokorra murriztea.

Zeinek arautu edo ziurtatzen ditu eraikin iraunkorrak?

Eraikuntza iraunkorra zehaztu eta egituratu nahirik, U.S. Green Building Council (USGBC) batzordeak eraikin ekologikoa definitzen eta eraikin ekologikoa neurtzeko metodoa garatzen hasi zen 2000. urtean. 11 herrialdetan finkatuta, 238 eraikin ziurtatu ditu dagoeneko eta beste 1.300 horretarako prozesuan daude.

Green Building Council-aren LEED ziurtagiria eraikin iraunkorrak ziurtatzeko sistemarik "egoki eta zentzuzkoenetakoa" da. Erresuma Batuak, Japonek eta Kanadak beren ebaluazio-metodo propioak garatu dituzte.

© 2007 Torre Iberdrola A.I.E - Tfnoa: 94 435 4349