Torre Iberdrolaren lehen solairuan jatetxe-eremu zabal bat dago, 600 bazkaltiarri baino gehiagori zerbitzu emateko diseinatua. Bertan, gastronomiarik onena goza dezakegu giro atsegin batean. Eremu honetan zenbait gune ditugu: Kartako jatetxe bikain bat, menu mota desberdinak eskaintzen dituen jangela bat, "Show-Cooking" berritzaile bat, "Self-Service" azkar bat eta kafetegi bat.
Beste zerbitzu batzuk
Barne-mezularitza
Karga eta deskargarako gunea
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea
Bizikleten aparkalekua
Suteen aurkako babes-sistema orokorra
Atezaintza-zerbitzua
Zaintza Zerbitzua urteko 365 egunetan 24 orduz
Mantentze-lanak 24 orduz
Igogailuak eta karga-jasogailuak
Eremu komunen garbiketa
Gerentzia presentziala eraikinean
Aretoen alokairua
Eraikinean instalatuta ez dauden enpresek ere erabil dezakete zerbitzu hau.
Bilera gelak
Higiezina erabiltzen duten enpresa guztiek areto zabal bat dute beren bilerak, mintegiak, heziketa-ikastaroak eta abar egiteko, 300 lagun baino gehiago sartzeko edukiera duena, baina badaude beste aukera murriztuago batzuk ere areto txikietan. Antolatu zure bileta Negozietarako zentroan
Ekitaldiak
24. Solairua, 1.000 m2 eta 111 metroko altuera duela, Torre Iberdrolak duen aukera paregabe eta berezia da era guztietako ekitaldiak antolatzeko; koktelak, ekintzak, gala-afariak, sari-banaketak... Espazio diafano eta malgua da, bezeroaren premietara egokitzen dena. Antolatu ezazu zure ekitaldia 24. Solairuan