Torre Iberdrola, César Pelli argentinar arkitekto ospetsuak diseinatua, Bilboko hiriaren eraldaketa-prozesuan azken mugarri garrantzitsu eta finantza-zentro berriaren ardatz nagusi bilakatu da.
165 metroko garaiera duela, bulego-eraikin dotore hau hirugarren sektoreko arkitekturaren artelan bilakatu da, erreferentea diseinuaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren aldetik.
Torre Iberdrolak kalifikaziorik handienetako bat izango du: LEED CS 2.0 Ziurtagiri ospetsua USGBCk eman dio; ingurunearekin errespetu handieneko jardunbideak eta, beraz, osasungarrienak, ingurumen aldetik arduratsuenak eta egitura aldetik errentagarrienak erabiltzen dituzten proiektuak ebaluatzen eta aitortzen ditu erakunde honek.
Torre Iberdrolaren eraikuntzan iraunkortasun, segurtasun eta instalazio aldetik azken teknologiak aplikatu dira, eta horri esker, estatu mailan eraikinik erreferenteenetako bat bilakatu da. Duen diseinu txundigarriari, triangelu-formako prisma modura, azken aurrerapenen instalazioa eta kalitaterik goreneko materialen erabilera gehitu behar dizkiogu.
Energia-aurrezpen garrantzitsu bat erdiesten da horri esker, eskakizun maila handieneko konpainien premiak asetzen dituena.
Torre Iberdrola diseinu, teknologia eta funtzionaltasunaren arteko konbinazio perfektua da.
Torre Iberdrola Deustuko zubiaren, Euskadi Plazaren, Ramón Rubial kalearen eta Ingelesen Landako lorategien artean kokatua dago; Abandoibarrako garapen berriaren barruan, Bilboren eraldaketaren egungo ikur eta kultura eta negozioetarako gune berri bat da.
Dorrea, garapen horren osagai garrantzitsuena, Bilboren finantza eta enpresa arloko ikono berri bilakatu da, eta gutxi gorabehera 50.000 metro koadro ditu alokatzeko. Horrez gain, bertako oin-planoen malgutasunari esker, bost bulegoetarako ere egokitu daiteke, espazioari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
944 354 349
Plaza Euskadi, 5
48009 Bilbao
944 243 224