Orrialde jakin batzuetan sarri sartzen diren erabiltzaileei, orrialdeotan sartu beharrik gabe, edukiak automatikoki banatzeko era bat da edukiak sindikatzea.
Edukiok “feed” izeneko kanal batzuen bidez banatzen dira. Horretarako, erabiltzaileak harpidetu egin behar du aurrena. Kanal horiek harpidetu eta irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioek hainbat izen hartzen dute, baina hauek dira ohikoenak: “berri-irakurleak”,” feed-gehitzaileak”, “kanal-irakurleak”, “Newsreaderrak” edo “Feed Readerrak”.
Kanalak edo “feed”ak harpidetu eta irakurtzeko aukera ematen duten programak dira berri-irakurleak edo feed-gehitzaileak. Erabiltzailea aurretik harpidetu den web orrialdeen eguneratzeak biltzen dituzte, eta gune horien edukirik berriena (titularrak, laburpena edo testu osoa) erakusten dute, irudi-, soinu- eta bideo-fitxategi eta guzti. Irakurle ugari daude, eta ordenagailuan instalatzen den mahaigaineko programa bat izan daiteke, edo webean oinarritutako aplikazioa.
944 354 349
Plaza Euskadi, 5
48009 Bilbao
944 243 224