Kargatzen...

29. solairua

Ikuspegi apartak eskaintzen dituen erabilera anitzeko gune argia

BISITATU TORRE IBERDROLA, edonon zaudela ere

Presta zaitez Torre Iberdrola modu oso berezian ezagutzeko, etxetik atera gabe.

Bisita birtual berri hauei esker, Dorrean barna ibili ahalko zara modu erreal eta xehatuagoan ezagutu ahal izateko gure espazioek eskaintzen dizkizuten aukera guztiak, hartara zure ekitaldiaren plangintza erraztuta, aurretiazko ikuskatze bisita burutu aurretik ere.

Torre Iberdrolaren 29. solairua enpresa-bilerak antolatzeko proposamen onenetako bat da, ikuspegi aparta eta hobezinarekin: Bilboko hiria oinetan, Guggenheim Bilbao Museoa, San Mames futbol zelaia, Serantes, Artxanda, Ganekogorta, Pagasarri mendiak, eta baita Durangaldeko mendiak eta Kantauri itsasoa ere.

29 solairua

Bilboko finantza-ikonoan

Eraiki zenetik, Torre Iberdrola Bizkaiko hiriburuaren finantza-bizi bizkorraren erreferente bilakatu da. Bilbo berriaren muinean dago eraikina, gune moderno, erraz aurkitzeko leku batean eta komunikazio apartekin. Torre Iberdrola, Euskadiko eraikin altuena izateaz gain, hiriaren gune ekonomiko eta enpresentzako erreferentzia ere bada.

29 solairua

Antolatu zure ekitaldiak eta bilerak dorrean

29. solairuko gune argia leku aparta da zure ekitaldiak antolatzeko. Leku aparta, non laneko bazkariak, koktelak edo ospakizunak ospatzeko esklusibotasuna aurkituko duzun. Bai gure jatetxeak, bai gure catering apartak zorrotzenen gogoak ere asebeteko dituzte. Lekuaren erabilera anitzak eta gure proposamen gastronomikoek harrituko zaituzte. Galdetu eta atsegin handiz erantzungo dizugu beste edozein behar edo iradokizuni.

Torre Iberdrolaren 24. solairua: Goi-mailako ekitaldiak

1.000 m2-ko erabilera anitzeko espazio argiak
ikuspegi apartekin 131 metroko altueran

29. solairuko zerbitzuak

Torre Iberdrolako 29. Solairuak zerbitzu hauek ditu:

1.000 m²-ko azalera erabilgarria

1.000 m2-ko erabilera anitzeko leku argia, Bilboko hiriaren 131 metrotiko ikuspegiarekin, ekitaldi esklusiboak ospatzeko.

2,8 metroko altuera librea

Altuera handiko lekuak, zeinak argi askoko bulego handi eta dotoreak ematen dituzten, zuzenean argi asko sartzen delako.

WiFi sistema

Internet zerbitzu moderno eta goi-kalitatezkoak banda zabal bikaina eskaintzen du bilera, aurkezpen eta bideokonferentziak egiteko.

Argiztapenaren, pertsianen eta klimatizazioaren kontrol osoa.

Areto guztiek hotz eta bero klimatizazioko sistema adimentsua eta argiztapenaren kudeaketa dute, zeinak erosotasun maila handia ematen dien gela guztiei.

60 W-ko bozgorailuko sistema akustikoa

Solairuak megafonia sistema berriena eskaintzen du, ekitaldi bakoitzean komunikazioak indartzeko.

250 A-ko potentzia maximoa

Solairuak goi-eskakizuneko ekitaldiak hartzeko beharrezkoak diren ekipoak ditu, 250 A-ko koadro elektrikotik potentzia maximoa eskaintzen baitu.

dosier

Informazio gehiago nahi al duzu?

Jaitsi ezazu gure informazio-txostena eta planifika ezazu lasai zure hurrengo ekintza

Deskargatu txostena

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

    Baimena ematen dut Torre Iberdrolaren informazio komertziala jasotzeko.

    Irakurri dut eta onetsi dut Pribatutasun-politika