Kargatzen...

Pribatutasun-politika

Torre Iberdrola, A.I.E.k (aurrerantzean, “Torre Iberdrola”) garrantzitsutzat jotzen du pertsonen pribatutasuna, bai gure Webguneko bisitariena (aurrerantzean, “Webgunea”), bai haren bidez informazioa ematen diguten edo ERABILTZAILE gisa eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonena (aurrerantzean, “ERABILTZAILEA” edo “ERABILTZAILEAK”).

Torre Iberdrolak konpromisoa hartzen du zure datuak une bakoitzean aplikatzekoa den eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera tratatzeko. Zehazki, Torre Iberdrolak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (“DBEO”) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoan (“DPBEDBLO”) ezarritakoa beteko du, baita une bakoitzean indarrean dagoen beste edozein erregulazio korrelatibo ere.

Torre Iberdrolak bere Pribatutasun-politikaren berri ematen du, ERABILTZAILEEK beren datuen tratamenduaren berri izan dezaten, baita aplikatzen dituen datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko printzipioen berri izan dezaten ere. Hala eta guztiz ere, zenbait zerbitzuk datu pertsonalen babesari buruzko aurreikuspenak dituzten erabilera-baldintza partikularrak izan ditzakete, Pribatutasun-politika honen gainetik.

ERABILTZAILEAK arretaz irakurri behar du Pribatutasun-politika hau, datu pertsonalak babesteko eta datu horietarako sarbidea izan dezaketen hirugarrenekin ditugun harremanak hobeto ezagutzeko egin ditugun arauei eta praktikei buruz informatzeko.

Nolanahi ere, ERABILTZAILEA da webgunean ematen duen informazioaren erantzule bakarra, eta etorkizunean Torre Iberdrolak aipatutakoez bestelako helburuetarako erabili nahi badu, helburu berri horien berri emango dio, eta, behar izanez gero, onespena eskatuko dio.

Gure webgunea erabiltzean, onartzen duzu Pribatutasun-politika hau eta gure Lege-oharra irakurri eta onartzen dituzula.

1. Nor da tratamenduaren arduraduna?

Tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jartzeko datuak

Torre Iberdrola, I.E.A.k (aurrerantzean, “Torre Iberdrola”) Bilbon (Bizkaia) du egoitza soziala: Euskadi plaza 5, 15. solairua, 11. bulegoa. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan honako helbide elektroniko honen bidez: ProtecciondeDatos@torreiberdrola.com.

Torre Iberdrola Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4427. liburukian, 113. folioan, BI-43126 orrian, 1. inskripzioan, V95376661 IFZarekin.

Datuak Babesteko ordezkari izendatuarekin ere jar zaitezke harremanetan, helbide honetan: dpo@iberdrola.es

2. Nola biltzen ditugu ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak?

Pribatutasun-politika honen arabera, “datu pertsonaltzat” jotzen da zu identifikatzen zaituen edo identifikatzeko erabil daitekeen edozein informazio, hala nola zure izena, helbidea, telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa.

Torre Iberdrolak zugandik zuzenean lortzen ditu datuak, Webgunean nabigatzen duzunean eta Webgunearen funtzionaltasunak erabiltzen dituzunean, baita Webgunean dauden formulario eta posta elektronikoen bidez ere, Torre Iberdrolarekin harremanetan jartzeko.

Era berean, Torre Iberdrolak hirugarrenen datu pertsonalak eskuratu ahal izango ditu, hala eskatzen zaionean.

Datu jakin batzuk eman nahi ez izateak edo ez emateak gure legezko betebeharrak ez betetzea eragin dezake.

Zure datu pertsonalak aldatzen diren neurrian eguneratzeko eskatzen dizugu, eta beti egiazko informazioa emateko, tratamenduaren helburuak betetzeko egungo informazioa izan behar baitugu.

3. Zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Torre Iberdrolak honako datu pertsonal hauek trata ditzake:

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, posta elektronikoa, telefono-zenbakia, webgunean gaitutako postontzien bidez bidaliak;
  • Webgunean nabigatzeari buruzko datuak: cookieetatik eta arakatzeko teknologietatik datozenak, online identifikatzaileak, IP helbideak, gailuari buruzko informazio teknikoak eta nabigazioari eta Webgunearen erabilerari buruzko beste datu batzuk izan ditzaketenak.

4. Zein helbururekin tratatzen ditugu ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak eta zein oinarri legitimatzaileren gainean?

Torre Iberdrolak ERABILTZAILEEI jakinarazten die ematen dituzten eta jasotzen diren datu pertsonalak helburu hauetarako erabiliko direla:

Webgunean nabigatzen uztea eta bertako jarduera eta segurtasuna mantentzea. Webgunerako sarbidea bermatzeko eta balizko gorabehera eta segurtasun-arrakalen aurrean Webgunearen segurtasuna mantentzeko interes legitimoan oinarrituta.

  1. Erabiltzailearen hobespenak gogoratzea: Torre Iberdrolak hobespen-cookieak edo pertsonalizazio-cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileak hautatutako konfigurazioak gogoratzeko (hala nola hizkuntza edo onespenaren kudeaketa). Oinarri juridikoa interes legitimoa izango da, soilik hobespena erabiltzaileak aukeratu duenean; bestela, onespena.
  2. Kontsultei eta informazio-eskaerei erantzutea. Torre Iberdrolak zure datuak tratatzen ditu eskatutako zerbitzua emateko, Webgunea erabiltzeko baldintzak betez.
  3. Buletina eta komunikazio komertzialak, ekitaldietarako gonbidapenak, zozketak eta inkestak bidaltzea. Onespena oinarri hartuta, horretarako aukeratutako laukia markatuz edo posta elektronikoz berariazko eskaera eginez. Gogorarazten dizugu onespena edozein unetan ken dezakezula, jakinarazpen horietan sartutako estekan baja emanez, baina horrek ez duela eraginik izango kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.
  4. Estatistikak egitea eta eredu analitikoak sortzea: Erabiltzailearen onespenean oinarrituta, datu pertsonalak hirugarrenen cookie analitikoen bidez jaso eta tratatzen dira (adibidez, Google Analytics), hala nola online identifikatzaileak, IP helbideak (hala badagokio, maskaratuta), gailuaren informazioa edo Webgunearekiko interakzioak. Datu horiek zerbitzu analitikoaren hornitzaileak tratatzen ditu, audientzia-neurketak egiteko, Webgunearen erabilera aztertzeko eta Torre Iberdrolak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko.
  5. Ekintza komertzialak garatzea eta publizitate-edukiak pertsonalizatzea: Onespenean oinarrituta, Torre Iberdrolak publizitate-cookieen edo hirugarrenen bidez (adibidez, LinkedIn) lortutako datuak tratatzen ditu, erabiltzailearen interesetara egokitutako edukiak edo iragarkiak erakusteko.

Webguneak beste datu pertsonal batzuk jasotzen dituzten formularioak izan ditzake, eta, kasu horretan, datu pertsonal horien bilketa eta tratamendua Webgunean gaitutako formulario bakoitzean informatutako pribatutasun-abisuetan xedatutakoaren mende geratuko da.

Ez da jasotzen informatutako tratamenduaren helburuen arabera beharrezkoa ez den datu pertsonalik.

5. Nork eskuratu ahal izango ditu ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak?

Informazio pertsonala zer helburutarako biltzen den, pertsona hauek eskura dezakete informazio hori:

    • Torre Iberdrolako langile baimenduak, aplikatzekoak diren datuak babesteko legeen mende daudenak.
    • Erakunde ofizialak edo hirugarrenak, aplikatu beharreko legeriaren arabera.
    • Kanpoko zerbitzuak ematen dituztenak. Haiekin sinatu ditugu legez eskatutako kontratuak, tratamenduaren arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen dituztela bermatzeko. Adibidez, Google LLC edo LinkedIn.

6. Nola babesten ditugu ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak?

Zure datuak eta informazioa nahi gabe galtzea eragozteko, eta baimenik gabe atzitzea, erabiltzea eta zabaltzea saihesteko haiek babesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak barneratu ditugu. Halere, neurri horiek berehala barneratu badira ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du segurtasun-neurriak ez direla guztiz menperaezinak. Torre Iberdrola ez da hirugarrenen batek neurri horiek urratu eta datuak eta informazioa atzitzearen erantzulea.

Prozedurak ezarri ditugu datuen segurtasuneko edozein gorabeheraren aurrean.

7. Konfidentzialtasuna

Torre Iberdrolako langileek eta ERABILTZAILEAREN datuetarako sarbideren bat duten hornitzaileek konpromisoa hartzen dute eskuratu duten informazioa ez zabaltzeko eta ez erabiltzeko. ERABILTZAILEAK emandako informazioa, nolanahi ere, konfidentzialtzat joko da, eta ezin izango da beste helburu batzuetarako erabili, Torre Iberdrolak jakinarazita, hala badagokio.

8. Zenbat denboran gordeko ditugu ERABILTZAILEAREN datu pertsonalak?

Torre Iberdrolak zure datu pertsonalak tratatzen ditu pribatutasun-politika honetan ezarritako helburuak betetzeko behar den denboran, eta zure informazio pertsonala gordeko du, aplikatu beharreko legeria betez.

Zure datuak gordetzeko jarraitzen dugun irizpidea honako honek zehazten du:

  • Aurreko 1) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak webgunean nabigatzen duzun bitartean tratatuko dira.
  • 2) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak erabiltzailearen gailuan hobespen-cookieak aktibo dauden bitartean edo cookieak konfiguratzeko paneletik zure onespena kendu arte gordeko dira. Nolanahi ere, Cookieen politikako cookieen inbentarioaren “Iraupena” zutabean adierazitako iraupena errespetatuko da.
  • Aurreko 3) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak zure eskaerari edo kontsultari erantzuteko behar den denboran tratatuko dira.
  • Aurreko 4) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak merkataritza-bidalketak, ekitaldietarako gonbidapenak, zozketak eta inkestak jakinarazteko onespena kendu arte tratatuko dira.
  • 5) eta 6) helburuekin tratatutako zure datu pertsonalak zure onespena kendu arte tratatuko dira, cookieak konfiguratzeko paneletik, eta, nolanahi ere, cookie horiek erabiltzailearen nabigatzailean iraungi arte (Cookieen politikako cookieen inbentarioaren “Iraupena” zutabean dago eskuragarri) eta cookiearen hornitzaileak datuak kontserbatzeko duen epera arte. Cookieen politika kontsulta dezakezu informazio gehiagorako.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, zure datuen tratamendua Torre Iberdrolaren interes legitimoan oinarritzen bada eta zuk horri aurka egiteko eskubidea erabiltzen baduzu, zure datu pertsonalak tratatzeari utziko zaio, salbu eta zure interes, eskubide eta askatasunen gainetik dauden tratamendurako edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko premiazko arrazoi legitimoak egiaztatzen badira. Bestalde, zure datuen tratamendua onespenean oinarritzen bada, zure datu pertsonalak tratatzeari utziko zaio hura kentzeko eskatzen duzunean, baina horrek ez dio eragingo kendu aurreko onespenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Aurreko paragrafoetan aipatutako epeak igaro ondoren, Torre Iberdrolak datuak gordeko ditu, behar bezala blokeatuta, aplikagarria bada, legedi aplikagarriak baimendutako edo eskatutako epean eta (i) Torre Iberdrolak izan ditzakeen legezko betebeharren preskripzio-epeak igaro arte, eta (ii) interesdunekin izandako harremanetik eta haren datu pertsonalen tratamendutik eratorritako legezko erantzukizunak.

Datu pertsonalak ezabatzean, informazio horren pribatutasuna babestuko da, gure barne-prozeduren eta aplikatu beharreko legediaren arabera.

9. Zein dira ERABILTZAILEEN datuak babesteko eskubideak?

ERABILTZAILEEK eskubide hauek dituzte:

    • Datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea: Torre Iberdrolari eskatu ahal izango diozu zure datuak tratatzen ari bazara, eta, hala bada, datu horiek eskuratu ahal izango dituzu.
    • Datuak okerrak badira, zuzentzeko eskatzeko eskubidea, edo osatu gabe ditugun datuak osatzekoa.
    • Zure datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea.
    • Tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea: kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
    • Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: Torre Iberdrolak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiengatik edo erreklamazioak egiteko edo defendatzeko tratatzen jarraitu behar denean izan ezik.
    • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: ERABILTZAILEAK bere datuak tratamenduaren beste arduradun batek tratatzea nahi badu, Torre Iberdrolak bere datuak arduradun berriari eskualdatzeko aukera emango dio.
    • Zure datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea.
    • Onespena kentzea, baina horrek ez du eraginik izango aldez aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu eskubidea duzula erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean (www.aepd.es) edo beste edozein kontrol-agintaritza eskudunen aurrean.

Horretarako, zure eskubideak doan erabil ditzakezu, kanal honen bidez: ProtecciondeDatos@torreiberdrola.com.

10. Datu pertsonalen kategoria berezia

Torre Iberdrolak ez du ERABILTZAILEENGANDIK bereziki sentikorrak diren edo ERABILTZAILEEN datu pertsonalen kategoria berezian sartuta dauden datu pertsonalik jasotzen, ez eta lortzen ere, datu horiek esplizituki ematen ez badituzte behintzat. Datu pertsonalen kategoria bereziek honako hauekin lotutako informazioari egiten diote erreferentzia: arraza edo jatorri etnikoa, iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak edo antzeko beste sinesmen batzuk, sindikatuetako afiliazioa, datu genetikoak, pertsona fisiko bat identifikatzeko soilik diren datu biometrikoak, osasunari buruzko datuak, bizitza sexuala edo orientazio sexuala.

11. Haurren erabilerari buruzko politika

Webgune hau ez dago hamasei (16) urtetik beherako haurrentzat diseinatuta, ezta haiei zuzenduta ere, gurasoen edo legezko tutorearen baimenik gabe. Ildo horretan, ez dugu nahita biltzen pertsona horiei buruzko informaziorik. Nolanahi ere, gurasoek edo legezko ordezkariek uste badute zure seme-alabek datu pertsonalak eman dizkigutela Torre Iberdrolari, zure onespenik gabe, jarri gurekin harremanetan tratamenduaren arduradunaren helbidera idatziz.

12. Beste webgune batzuetarako estekak

Torre Iberdrolaren webguneetan zuretzat baliagarriak eta informatiboak izan daitezkeen beste webgune batzuetarako estekak daude. Hala ere, kontuan izan Torre Iberdrolak ez dituela webgune horien edukiak eta zerbitzuak bermatzen, ezta gomendatzen ere, eta ez dela haien pribatutasun-politiken erantzule. Bisitatzen dituzun gune guztietako pribatutasun-politikak kontuan hartzea eta irakurtzea gomendatzen dizugu. Gogoratu Pribatutasun-politika honetan adierazten denak Torre Iberdrolak biltzen eta/edo tratatzen dituen datuetarako bakarrik balio duela.

13. Cookies

Webguneko cookieekin lotutako datu pertsonalen tratamendua Cookieen Politikan xedatutakoaren arabera arautuko da.

14. Gure Pribatutasun-politikaren aldaketak eta osotasuna

Torre Iberdrolak zure datu pertsonalak bakarrik erabiliko ditu, zure datu pertsonalak biltzen ditugun unean indarrean dagoen Pribatutasun-politikan ezarritakoaren arabera. Torre Iberdrolak beretzat erreserbatzen du Pribatutasun-politika hau edozein unetan aldatzeko eskubidea, aldaketa horiek gure webgunean argitaratuz, eta, beraz, Pribatutasun-politikan sartzen zaren bakoitzean bisitatzea gomendatzen dizugu. Uneren batean datu pertsonalak lortu zirenean adierazitakoaz bestelako modu batean erabiltzea erabakitzen bada, behar bezala jakinaraziko dizugu. Une horretan, gure Pribatutasun-politika aldatu aurretik eman dizkiguzun datu pertsonalen beste erabilera edo lagapen batzuk baimentzeko aukera emango zaizu.

Pribatutasun-politika honetako edozein klausula baliogabetzen bada edo baliogabetzat jotzen bada, gainerako baldintzek ez dute eraginik izango, eta haren baliozkotasuna eta indarraldia erabat gordeko dira, une bakoitzean aplikatzekoa den indarreko araudiari jarraikiz.

15. Datuen nazioarteko transferentziak

Datu pertsonalak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden eta Torre Iberdrolaren zerbitzuak ematen dituzten beste enpresa batzuek eskuratu ahal izango dituzte, hala nola webgunearen hornitzaile teknikoek, zeinekin Torre Iberdrolak hitzarmenak sinatu baititu, eta akordio horiek betetzeko beharrezkoa baita datu horiek eskuratzea. Kontratu horietan, zerbitzuak ematen dituzten enpresak datu pertsonalen babes-maila egokia (Europar Batasunean ezarritakoaren baliokidea) eskaintzen ez duen hirugarren herrialde batean kokatuta daudenean, Torre Iberdrolak ziurtatuko du neurri egokiak dituela zure datuak babestuta gera daitezen herrialdean eta helmugako erakundean, Europako eta Espainiako araudian aurreikusitako baldintza berberetan edo antzekoetan. Torre Iberdrolak, nolanahi ere, transferentzia horiek egiten dizkie (i) Europako Batzordeak datuen babes-maila egokia aitortu dien herrialdeei edo (ii) erabaki horietako bat ez dagoenean, (ii) berme egokiak ezarriz, helmugako herrialdeko araudia aztertu ondoren, datu pertsonalen babesa bermatzeko, aplikatzekoa den araudiak eskatutakoarekin bat etorriz.

16. Beste hizkuntza batzuetara itzultzea (ingelesa eta euskara)

Webgune honen beste hizkuntza batzuetako bertsioan (ingelesa eta euskara, esaterako) eskuragarri dagoen informazio eta dokumentazio guztia informazio-ondorioetarako baino ez da ematen. Beste hizkuntza batzuetako bertsioaren edukiaren eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioaren edukiaren artean desadostasunik badago, azken horretako edukia nagusituko da.