Kargatzen...

10 floor

ALOKAIRUA LANPOSTUKA

Malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna languneetan


EZAUGARRI NAGUSIAK

Alokairua lanpostuka.

Era guztietako enpresen, multinazionalen, ETEen, start-upen eta profesionalen neurrirako irtenbideak. 4 lanpostu arte.

Instalazioak eta ekipamendua.

Hot desk, bulego pribatuak, bilera-gelak, harrera, itxarongela, soft area, office, ofimatika-puntua (inprimagailua eta eskanerra), phone booth.

Malgutasuna eta bizkortasuna.

Lanerako gune moldagarriak, beharren arabera handitu edo txikitzeko. Aldaketetara eta ustekabeetara egokitzeko gaitasuna.

Kostuen kontrola.

Zerbitzuen kontratua. Giltza eskura soluzioa, berezko inbertsiorik gabe eta gutxienez hilabete bateko iraupena. Zerbitzu eta hornidura guztiak barne.

Kontratazio malgua.

Hilabete, hiruhileko edo urteko aldiak. Premium eraikin berritzaile, seguru eta iraunkor baten abantailekin.

Barne hartutako zerbitzuak.

Zuntz optiko bidezko Interneteko konexioa, WiFia, urteko 365 egunetan eguneko 24 orduko sarbidea, bideozaintza eta segurtasuna, bilera-gelak orduka erreserbatzeko kudeaketa-aplikazioa (erabilgarri dauden guneen arabera), community on site, altzari ergonomikoak, kreditu bidezko inprimagailua, garbiketa, giltzadun armairuak.

Iberdrola dorreko zerbitzu guztietarako sarbidea.

Jatetxea eta kafetegia, El Corte Inglés, CityPaq, Correos posta-bulegoa, ongizate-zerbitzua, kirol-zerbitzua, gailu elektriko eta elektronikoen bilketa, ibilgailuen garbiketa ekologikoa, autoen alokairua erabileraren araberako ordainketarekin, aldagelak, edoskitze-gela, bizikleten aparkalekua, euritakoen mailegua, kutxazain automatikoa, intranet ekitaldi eta sustapenekin.

Komunitatea eta lankidetza.

Enpresa-komunitate handi bateko kide izatea. Pertsona-enpresen elkarteak, sinergiak eta harremanak sortzea (networking).

LANPOSTUEN BANAKETA

Aurki ezazu zure beharrei hobeen egokitzen zaion lanpostua eta izan zaitez Torre Iberdrolaren parte:

  • Hot desk:
    Gune partekatuko lanpostuak.
  • Private office:
    2, 3 eta 4 lanpostuko bulegoak, pribatutasuna mantentzeko argitasun handienarekin
  • Bilera-gelak:
    Partekatutako 2 bilera-gela, 4 eta 6 pertsona artekoak.

Diseinu eta abangoardiako espazio batean hornitutako lanpostuak, argi naturalarekin eta lan egiteko, konektatzeko eta negozio mota bakoitzera egokitzeko behar den guztiarekin.

Informazio gehiago nahi al duzu?

Jaitsi ezazu gure informazio-txostena eta erakin paregabe baten abantailak ezagutu.

DESKARGATU TXOSTENA

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Baimena ematen dut Torre Iberdrolaren informazio komertziala jasotzeko.

Irakurri dut eta onetsi dut Pribatutasun-politika